Zapatuan zabalduko dituzte kanpoko igerilekuak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ekainaren 13a

Hainbat herritar, iaz, Musakolako kanpoko igerilekuan.

Hiru hilabetez, ekainaren 17tik irailaren 17ra egongo dira irekita Musakolako kanpoko igerilekuak eta egunero zabalduko dituzte, 100:00etatik 20:30era. Halaber, udako abonua, eguneko sarrera eta hamar sarrerako bonua eskainiko ditu Udalak, iazko prezio berberekin.

Udako abonu indibidualerako prezioak honako hauek dira:

  • Arrasaten erroldatutako 18 urtetik beherakoak: 41.70 euro.
  • Arrasaten erroldatuta ez dauden 18 urtetik beherakoak: 50.10 euro.
  • Arrasaten erroldatutako 18 urtetik gorakoak: 70.10 euro.
  • Arrasaten erroldatu gabeko 18 urtetik gorakoak: 84.20 euro.

Udako familia-abonurako aukerak ere badaude:

  • Arrasaten erroldatutako familia-abonua: 112 euro.
  • Arrasaten erroldatu gabeko familia-abonua: 134.40 euro.

Hauek dira sarrera-tarifak:

  • 18 urtetik beherakoentzako sarrera: 3.50 euro.
  • 18 urtetik gorakoentzako sarrera: 6.20 euro.

Hamar sarrerako bonu bat ere badago, honako prezio hauekin:

  • 18 urtetik beherakoentzat: 28.50 euro.
  • 18 urtetik gorakoentzat: 56.80 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak