Hainbat domina eta emaitza politak Arrasate Atletikoko atleten eskutik

Mirari Altube Arrese 2023ko eka. 13a, 07:32

Gipuzkoako txapelketan izan dira Arrasate Atletiko Taldeko kideak joan den aste bukaeran eta domina bi eskuratuta itzuli ziren. Horrez gain, emaitza politak eskuratu dituzte

Maia Etxebarria aretxabaletarraren emaitzak nabarmendu gura izan dituzte Arrasate Atletiko Taldeko kideek: "400 metroko lasterketan minutu batetik jaistea lortu duen Arrasateko taldeko hirugarren atleta da eta marka horrekin estatuko rankingeko hogeigarren postuan jarri da".

200 metrotako lasterketan egindako marka ere ez da nolanahikoa: "Arrasateko atleta batek egindako bigarren markarik onena da; Matilde Garaik bakarrik du hobea orain artean. Estatuko rankingean 29. postuan jarri da".

Hona hemen Anoetan jokatutako Gipuzkoako txapelketako emaitzak:

200 metroko lasterketa:

  • Maia Etxebarria 25,81
  • Ane del Fresno 27,41
  • Eider Amurrio 27,40
  • Danel Ruiz 23,42
  • Markel Errasti 25,24
  • Oihan Zulueta 23,40
  • Asier Bueno 24,97
  • Ander Otero 23,70

Pertika-jauzia:

  • Unai Iturbe 3,55 metro
  • Aimar Uribetxebarria  3,10 metro

300 metroko lasterketa:

  • Ane Lopez 47,06

1.000 metroko lasterketa:

  • Siro Etxebarria 2.49,85
  • Lader Lanzos 2.51,67

800 metroko lasterketa:

  • Eñaut Betegi  2.09,79
  • Iñaki Etxeberria 2.34,09
  • Lorea Xiang Cancelo 2.40,97   –brontzezko domina–

3.000 metroko lasterketa:

  • Olatz Martinez  12.54,24   –brontzezko domina–
Parte-hartze libreko probak Ordizian:

100 metroko lasterketa:

  • Ane del Fresno 12,79
  • Ane Lopez 13,78
  • Eider Amurrio                            
  • Oihan Zulueta 11,24
  • Iker Menor 11,79
  • Ander Otero 11,43
  • Danel Ruiz  11,54

1.500 metroko lasterketa oztopoekin:     

  • Lander Lanzos 4.56,80

2.000 metroko lasterketa oztopoekin:                     

  • Lander Lanzos 7.09,92

400 metroko lasterketa:

  • Ainara Lopez 1.02,03
  • Maia Etxebarria 58,47
  • Lorea Xiang Cancelo 1.06,02
  • June Kortazar 1.06,02
  • Asier Bueno 55,03
  • Eñaut Betegi 55,23

Maialen Axpe Madrilen onena

Bestetik, domekan, emakumezko kluben arteko ligari bukaera eman zioten Vallermoson (Madril) jokatutako txapelketarekin. Maialen Axpe arrasatearra izan zen bertan, Atletiko San Sebastian klubeko kidea, eta 4,55 metroko altuera pasatzea lortu zuen. Denboraldiko estatuko markarik onena izan da eta txapelketetako errekorra.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak