Jam session bat musika-inprobisazioko topaketa informal bat da, musikarien gozamenerako topaketa bat, non idatzi eta entseatu gabeko musika jotzen duten. Hala, Zigor Martinezek zuzenduko du eta musika eskolako ikasleek parte hartuko dute (gutxienez hamabi musikari izango dira). "Dena dela, gozatzera eta ondo pasatzera etorri nahi duen edozein musikari helduri irekita dago saioa. Arratsalde on bat igarotzeko partiturarik gabeko kontzertuaz, musika-egiturarik gabekoaz gozatu ahal izango dugu. Ikuskizun honetan, Arrasateko musikari handiez gozatzeko aukera izango dugu", azaldu dute antolatzaileek.
Aurtengo Arrasate Bluesen ere bi jam session izango dituzte, Aterpe tabernan. "Jaialdian egongo diren musikariek parte hartuko dute hauetan, baina bertan parte hartu nahi duen edozein musikariri ere zabalik izango dira".
Informazio gehiago izateko, www.arrasateblues.com webgunea bisitatzera animatu dituzte herritarrak.