Josu Tornay txapeldunordea izan zen Euskal Herriko beteranoen txapelketan. Gerardo Fernandez faborito nagusiaren kontra berdindu zuen lehen txandan. Horren ostean, hurrengo hiru partidak jarraian irabazi zituen, Pedro Viñal, Fran Ladron de Guevara eta Jose Angel Besgaren aurka hurrenez hurren. Geratzen zen txandan, Felix Mansoren aurka berdindu zuen, guztira lau puntu eskuratuz. Azkenean, txapela Gerardo Fernandezentzat izan zen 4,5 puntu eskuratu ondoren.
Denboraldi ona
Frantziako Ligan, Aviron Bayonnais taldearekin bigarren mailan mantendu da eta Hondarribia Marlaxka taldearekin Euskal Ligako bosgarren psotua lortu du Ohorezko Mailan. Indibidualki, Euskadiko txapelketa absolutuan hamabigarren postua apirilean lortu zuen eta orain, beteranoen artean bigarren da.
Tornayen seme-alabek ere denboraldi txukunak burutu dituzte. Haizea Tornay emakumezkoen Gipuzkoako txapelduna izan zen abenduan eta Euskadiko laugarren apirilean. Aritz Tornay, aldiz, 16 urte azpiko Gipuzkoako txapeldun izan zen abenduan eta Euskadiko txapeldun apirilean.