2013an jaiotako hamar judoka aritu ziren lehian eta guztiek irabazi zituzten dominak: zazpi urrezko, zilarrezko bat eta brontzezko bi. 2014an jaiotako sei judokak, berriz, urrezko dominarekin itzuli ziren etxera.
Aranaegik azaldu duenez, nabarmena da talde barruan egiten duten lana, "beraien artean elkar laguntzen eta denen artean teknikak eta lehiaketa arloak garatzen".
Modu horretan, Arrasate Judo Elkarteak txapelketa kurtsoa amaitutzat eman zuen, "emaitza oso onekin". Izan ere, parte hartu duten txapelketa eta maila guztietan garaipenak izan dira nagusi. "Talde bezala hazkunde nabarmena izan dute, emaitzetan ikusi izan dugularik", dio Aranegik.
Uztailean teknika lantzen jarraituko dute jolas giroan eta beraien garapena lantzen, hurrengo urteko emaitzak hobeagoak izan daitezen.