Auto klasikoek herritarren arreta erakarri dute

Mireia Bikuña 2023ko ekainaren 11

25 urtetik gorako  ibilgailuak batu dira Arrasateko Arruena parkean, Goiena Classic Clubek antolatutako ekimenean. Lau urteko etenaren ostean, asko izan dira ekimenerako batu diren autoak eta motorrak.

170 bat ibilgailu elkartu dira Arruena parkean eta, eguraldi kaxkarra kontuan hartuta, "oso pozik" azaldu dira antolatzaileak. Auto aipagarrienak honako hauek izan dira: Chevrolet Corvette, Gran Torino, Dodge viper eta Escort mk1. Goiena Classic Clubeko presidente Kaiet Martinek azaldu duenez, beste elkarte batzuen topagune bilakatu da Arrasatekoa, hala nola, Club corrado edota Ford fiesta/escort. "Eta inguruko beste kluben bisitak ere izan ditugu, Araba Classic Club, esaterako. Auto dezente etorri dira", gaineratu du.

Azkenik, presidenteak nabarmendu du Sanprubusak ere "oso harrera ona" izan duela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak