Etxean banatu ditu sariak Mondrak

Miren Arana Pagaldai 2023ko eka. 10a, 14:09

Mondraren kurtso amaiera ospatzeko sari banaketa egin dute Mojategin, 20 sari banatu dituzte guztira: maila bakoitzean nabarmentzeko jokalaria izan da sariduna eta preferente eta ohorezko mailan hiru sari banatu dira.  Zuzendaritzan ere eman izan da saridun bat, Elena Rodrigo.

Mojatekin banatu zituzten sariak, txikienetatik hasita nagusietaraino; kategoria bakoitzean sari bana banatu zuten, nabarmentzeko jokalariarena –ohorezko eta preferente maila salbuespenak izan ziren, hiru saritu egon baitziren–. Hauek izan ziren sarituak:

  • Cadete Preferentea: Ion Aranzabal.
  • Cadete B: Iñaki Larrañaga.
  • Cadete C: Alain Ricon.
  • Infantil A: Unaz Blazquez.
  • Infantil B: Alain Negreira.
  • Infantil C: Aner Markez.
  • Infantil txiki: Aitor Auzmendi.
  • Alebin Errendimendua: Julen Larrañaga.
  • Alebin A: Ekain Jimenez.
  • Alebin B: Aimar Rodriguez.
  • Juvenil B: Jon Leiba.
  • Juvenil C: Elie Acka.
  • Juvenil Honor: Markel Perez.

Ohorezko eta preferente mailan hiru sari banatu ziren: jokalari sutsuena, nabarmentzekoa eta pitxitxia.

  • Preferentea:
    • Sutsuena: Julen Vazquez.
    • Nabarmenena: Aitor Cortes.
    • Pitxitxia: Gorka Arizaga
  • Ohorezko maila:
    • Sutsuena: Aitor Marco.
    • Nabarmenena: Aitzol Bengoa.
    • Pitxitxia: Julen Valle.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak