Krisi ekosozialari eta horrek sortutako erronkei buruz jardungo dute, eta horren gainean, argibideak emateko gonbidatu dute Alaitz Ajuriagerra (Eibar, 1984) LABeko eta Jauzi Ekosoziala mugimenduko kidea.
Ikasturte hasieran Euskal Herriko lehen ekotopaketak egin ziren Portugaleten. Antolatzaileek adierazi dute ordutik hainbat herritan egin direla ekintzak: "Euskal Herriko mugimendu ekologista eraldatzaile eta eraginkor bat sortzeko erronka mahaigaineratu zen Portugaleten. Ordutik, hainbat izan dira herri desberdinetan egindako ekintzak eta mobilizazioak; eta guzti horietan, krisi ekosoziala agenda politikoaren erdigunean jartzeko beharra azpimarratu izan da".