Iban del Camporen 'Sorbeltza' film laburra, 2023ko Kimuak katalogoan

Txomin Madina Milikua 2023ko eka. 8a, 19:12

Laugarren aldia da arrasatearraren pelikula bat katalogorako aukeratzen dutena. Fikiozko eta animaziozko beste sei lan ere hautatu dituzte aurten; horietako hiru, emakumeek zuzendu eta ekoiztutakoak.

Jasotako 60 proposamenetatik zazpi aukeratu dituzte Etxepare Euskal Institutuak eta Zineuskadik Kimuak katalogoaren 26. Aldirako, eta Iban del Camporen Sorbeltza da horietako bat. Arrasatearren film labur bat katalogokorako aukeratzen duten laugarren aldia da.

Hiru pertsona barruan dituela itsasoratzen den belaontzi bat du abiapuntua del Camporen azken lanak, eta insomnio sukartsu batez eta askatasunaren beharraz hitz egiten du.  Erika Olaizola, Joseba Apaolaza, Miren Gaztañaga eta Heren de Lucas dira protagonistak.

Nazioarteko jaialdietara

Euskal film laburren sustapena eta zabalkundea du xede Kimuak katalogoak eta 2023ko aukeraketak animazioa eta fikzioa jasotzen ditu. Euskara, gaztelania, frantsesa, hindia eta bengaliera entzun daitezke galbahea pasatu duten zazpi pelikuletan eta horietako hiru emakumeek zuzendu eta ekoitzitakoak dira. Behin aukeraketa eginda, nazioarteko jaialdi zein ikus-entzunezko ekimen garrantzitsuenetara bidaliko dira, horien artean Donostia Zinemaldia.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak