Atzo arratsaldean, eguena, 12 eta 13 urte arteko Ezberdin-berdinak taldeak Goxokilandia obra aurkeztu zuen publiko arrasatearraren aurrean, eta Katezoro taldeak, aldiz, Zenbat negar eta zenbat min.
Bada, antzezlan hori datorren ostegunean ere taularatuko dute, hilaren 15ean; kasu horretan, Donostian egiten den Gazte Antzerki Topaketan. Hitzordua Lugaritz aretoan izango da, 18:00etan. Maider Alcelay irakasleak azaldu du antzerkilariek asmatu dutela gidoia: "Ikasturte hasieran zertaz hitz egin nahi zuten galdetu nien, eta Pandoraren kutxa zabaldu zuten. Injustiziak, homofobia, gaixotasun mentalak, bakardadea eta halako gai serioak lantzea proposatu zuten, eta halaxe egin dugu, gai bakoitzarekin istorio bana asmatuta. Pozik gaude Gazte Antzerki Topaketan aritzeko eman diguten aukerarekin".