Mondragon Unibertsitateak harremanak "sendotu" ditu Hego Korearekin

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko eka. 8a, 12:13

Mondragon Unibertsitateko, eta Hego Koreako unibertsitateetako eta erakundeetako ordezkariak.

Ikasleen trukea "areagotzeko" eta jarduera akademikoak elkarrekin garatzeko lankidetza hitzarmena sinatu du Sungkonghoe University-SKHU zentroarekin.

Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea, Lander Beloki Enpresagintzako Fakultateko dekanoa eta Aitor Lizartza Mondragon Team Academyko koordinatzailea izan dira Hego Korean. Azaldu dutenez, "erreferentziazko" herrialdea da eurentzat, hala nola LEINN Lidergo Ekintzailetza eta Berrikuntza graduko 230 ikaslek bertara egin dutelako ikaskuntza-bidaia aurten eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza graduko 30 ikaslek ere bertan egin dutelako nazioarteko egonaldia.

Horrez gainera, esparru akordio bat ere sinatu dute Jeju Development zentroarekin eta Happy Bridge Management institutuarekin, Jeju uhartean "ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko". Hirugarren akordioa, berriz, Byulmuri Social Cooperative-ekin sinatu dute ordezkariek, "ikastetxe berritzaileak biltzen dituen erreferentziazko sarearekin".

Txostenen aurkezpena

Jeju Formu for Peace and Prosperty jardunaldietan ere hartu du parte Mondragon Unibertsitateak, eta bi txosten aurkeztu dituzte. "Lehena, Mondragonen eredu kooperatiboari eta horrek lurralde garapenean duen eraginari buruzkoa izan da, eta bigarrena, Mondragon Team Academy hezkuntza proiektuaren eta haren nazioarteko ekintzailetza ekosistemaren gainekoa".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak