Saioa Karate Taldekoek erakustaldia egingo dute zapatuan Uarkapen

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 7a, 12:40

Ikasturte bukaerako erakustaldia egingo dute Saioako karatekek zapatuan, 17:30ean, eta herritarrei dei egin diete Uarkapera joateko, karatea gertuagotik ezagutzera. "Etorri zaitezte gure arte martziala hobeto ezagutzera", azaldu du Carlos Sanchez entrenatzaileak.

Bestalde, joan den maiatzaren 27an Iruñean egon ziren Saioako karatekak, Donibane KEren lehen sariketan (argazkiak ordukoak dira). Arrasateko taldetik hiru ordezkari egon ziren:

  • Xavier Varteniuc, Kumite junior kategorian (-68kg).
  • Iosu Madinabeitia, Kumite senior kategorian (-67kg).
  • Carlos Sánchez, beteranoen Kumite Openean (41-50 urte).

Hiruek eskuratu zituzten dominak, denboraldiko azken txapelketa sentsazio onekin amaituz. Madinabeitiak borroka guztiak irabazi zituen eta lehen postuan amaitu zuen. Varteniuc, berriz, hirugarren sailkatu zen eta Sanchez, azkenik, bigarren, finala galdu ostean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak