Arizmendi Ikastolako jaia egingo dute egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 7a, 09:34

Iazko festaren irudietako bat.

Ikasturte bukaera heltzearekin batera, festa handia egingo dute Arizmendi Ikastolakoek egubakoitzean, Biteri plazan. Hala, 09:30etik aurrera, ekintzaz beteriko egitaraua prestatu dute.

Lehen Hezkuntzako haurrak 09:30ean bilduko dira Biteri plazan ginkana bat egiteko eta 10:30ean, Olarte guneko haurrek danborrada egingo dute Herriko Plazan.

Arratsaldeari dagokionez, 17:15ean hasiko dute festa, txalaparta saioarekin, eta jarraian, Arimazubi guneko BATUko ikasleek bertso saioa eskainiko dute. Ordu berean jarriko dituzte martxan tailerrak, puzgarriak eta txosna ere. Bestalde, 17:45ean, Santa Teresako haurren eskutik, ikuskizuna egongo da, eta ondoren, Laia Bollon ikasleak makilekin jolasak egingo ditu. 18:15ean, aldiz, euskal dantza saioak, abesbatzaren kantuak eta denetariko ikuskizunak izango dira protagonista.

Jaiari amaiera emateko, 20:00etan, Julene Mediavillak eta Unai Agirrek musika emanaldia eskainiko dute. Txosnetan, halaber, taloak, ura, freskagarriak eta garagardoa egongo dira. Horrez gain, Ikastolako poltsak eta Kilometroak 23ko arropa erosteko aukera ere egongo da, tanta tiketekin batera (Ikastolen historiari buruzko txartel pedagogikoa eta 60.000 euroko sariaren zozketa biltzen dituena).

Aurkezle lanetan eta oholtzatik giroa alaitzen, berriz, Aitor Guridi ariko da, Lanbide Heziketako irakaslea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak