Osasun karpetari buruzko hitzaldia egingo dute ekainaren 20an

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 6a, 14:56

Debagoieneko Ospitaleko sarrera.

Arrasateko Nagusien Kontseiluak antolatuta, osasun karpetari buruzko hitzaldia egingo dute ekainaren 20an, martitzena, Kulturateko areto nagusian, 17:30ean hasita. Debagoieneko ESIko kide Carmen Jimenez, Rosa Domingo eta Ramon Sanchez izango dira hizlariak.

Kontseiluak, Debagoieneko ESIrekin elkarlanean, herritarrak informatu gura ditu osasun karpetari buruz. Zertarako balio duen, nola funtzionatzen duen eta, bereziki, zer egin behar den Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo egotean. Era berean, nabarmendu dute osasun karpeta oso garrantzitsua dela gaixotasun kronikoak dituztenentzat, hala nola, diabetesa edota hipertentsioa. Azkenik, karpeta hori mugikorrean izatearen garrantziaz ere ohartarazi gura dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak