Unai Lopez Fagor Arrasateko zuzendari nagusiaren arabera, berrikuntza estrategiarekin du lotura erabakiak, eta "apustua serioa" da. "Erosketa honek Fagor Arrasateren esku jartzen du merkatuan punta-puntakoa den picking eta racking kalitate kontrolen automatizazio prozesuetarako teknologia". Nabarmendu duenez, horretarako "enpresaren gaitasunak eta jakintzak" izango dituzte eskura, Ribinerf-eko makinek erabakiak hartzeko gaitasuna ere badutela erantsita. "Aliantzari esker, Fagor Arrasatek konponbideak eskaini ahal izango dizkio bezeroari, euren automatizazio prozesuak eta kalitatea bermatzeko eskariei erantzunez".
Xavier Ribalta Ribinerf-eko sortzaileak, berriz, gaineratu du operazio honek bide emango diola bere konpainiari merkatu eta bezero berrietan sartzeko. "Guretzat bazkide estrategikoa da, sendotasuna ematen baitio gure proiektuari eta gure nazioarteko hedapenean lagun dezake".