Udaixe programan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 5a, 14:34

Udaixe programaren baitan iaz ateratako argazki bat. (Argazkia: Txatxilipurdi).

Arrasateko Udaleko gazte txokoek prest dute Udaixe programa, 12 eta 17 urte arteko gaztei zuzendutako egitaraua, uda sasoian ere aisialdiaz gozatzen jarraitzeko. Ekainaren 27tik uztailaren 20ra hainbat ekintza egingo dituzte eta ekainaren 18a baino lehen eman beharko da izena, gazte txokoetan edo zerbitzuetako sare sozialen bitartez.

Honako hau da egitaraua:

  • Ekainak 27 – IZAR BEHAKETA KURTZETXIKIN. 18:00-23:00.
  • Ekainak 29 – SUKALDARITZA TAILERRA. 11:00-17:00.
  • Uztailak 4 – PAINTBALL + LANDA URTEGIRA IRTEERA. Plaza mugatuak.
  • Uztailak 6 – KUSTOMIZAZIOA + ARGAZKI SAIOA PORRUKUTXAN. 16:00-21:00.
  • Uztailak 11 – BIZIKLETAN USAKORA. 11:00-18:00.
  • Uztailak 13 – IRTEERA MUTRIKUKO PISTINA NATURALETARA. 11:00-19:00. Plaza mugatuak.
  • Uztailak 18, 19, 20 – GAZTE KONKIS ELOSUN.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak