Beste behin ere elkartu dira

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko eka. 4a, 10:19

Beste Bat Eguna egin zuten Arrasaten atzo, zapatua eta, urtero moduan, kirola eta festa uztartu zituzten eta antolatzaileak "oso pozik" azaldu dira egunak emandakoarekin. "Eguraldiak lagundu zigun eta oso parte-hartzailea izan zen eguna. Eskerrak eman nahi dizkiogu, bereziki, Basatikoei", adierazi du Angel Iriak, Beste Bat taldeko kideak. (Argazkiak: Beste Bat).

Basatiren eta Saint Pauliren arteko partiduarekin abiatu zuten eguna eta lehenak erabat nagusi izan ziren norgehiagokan (6-0). Ondoren, luntxa eta bazkaria egin zuten eta arratsaldean, kontzertuak izan zituzten San Andresko Equs tabernan. Halaber, Aido Doyle eta Aitor Iria ere izan zituzten gogoan. "Oso omenaldi polita izan zen eta eskertzekoa da", azaldu du Angel Iriak. Azpimarratzekoa da, gainera, arrasatearrak bakarrik ez, kanpotik etorritakoak ere aritu zirela egunaz gozatzen: "Batzuk Bermeotik etorri ziren eta beste batzuk, Galiziatik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak