Arrasate Herri Eskola Guraso Elkarteak antolatuta, ikasturte amaierako festa egin dute Seber Altube eta Biteri plazetan. 70 irakasle inguru eta 500 bat ikasle elkartu dira festan eta hainbat ekintza egin dituzte: puzgarriak, Potx pailazoaren emanaldia, aurpegi marrazketak, photocall-a eta abar. Era berean, dantzan ere aritu dira. (Argazkiak: AHEGE).
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.