Maialen Gallardok hilaren 17an izango du borrokalari profesional gisa lehenengo hitzordua. Eta ez da edonolako borrokaldia izango, 50 kiloz azpiko Espainiako Txaeta izango du-eta jokoan. Sheila Martinez izango du aurrean. "Esperientzia handiko borrokalaria da, lehenago ere izan da Espainiako txapeldun tatamian, eta, ikusi ditudan irudiengatik, hankekin oso arriskutsua da; hainbat knock-out lortu ditu horrela. Eskuekin, baina, ez da horren arriskutsua, eta, hain zuzen, hor dago nire indarra, distantzia motzetan. Entrenatzaileak ikusi du debuta egiteko moduan nagoela, eta horrek lasaitu egiten nau. Espainiako Txapelketa denez, hiru round beharrean bost izango ditugu. Arnas luzeko borrokalaria naiz, ez naiz berehala nekatzen, eta, hirugarren roundera arte eusteko kapaz banaiz, uste dut handik aurrera abantaila izan dezakedala", adierazi du. Hain zuzen, txapelketarako hamabost egunen faltan, Arrasatekoa Harmailatik saioan izango da astelehenean (21:30).