Arrasateko EAJk eskerrak eman dizkie boto-emaileei

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko ekainaren 2a

Haien hautagaitzan konfiantza agertu duten arrasatearrei eskertuta azaldu da Maria Ubarretxena alkategaia. "3.473 arrasatearren babesa lortu dugu, eta, beraz, pertsona askok babestu dute legegintzaldi honetan egin dugun lana", nabarmendu du.

EH Bildu izan da indar bozkatuena, eta Ubarretxenak lortutako emaitzengatik zoriondu ditu bai EH Bildu eta baita PSE-EE ere. "Elkarlanean eta modu eraikitzailean lan egin behar dugu, modu positiboan, Arrasaterentzat eta arrasatearrentzat onuragarriak diren proiektuak garatzen jarraitzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak