Ekainaren 7an, eguaztena, atzerritartasunari buruzko hitzaldia egingo dute Kulturateko Jokin Zaitegi aretoan, 18:00etan. Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Biltzen integrazio zerbitzuak antolatuta, dokumentuen berritzea, atzerritarren eskubideak, familia berriro elkartzea, egonaldia eta egoitza landuko dituzte. Eman izena arrasate.eus-en.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.