Futbolak, punk kontzertuek eta lagun giroak bat egingo dute Beste Bat Egunean

Mirari Altube Arrese 2023ko eka. 1a, 14:03

Iaz ateratako talde argazkia.

St. Pauli elkarteak Beste Bat Eguna antolatu du zapaturako, ekainaren 3rako. Hamahirugarrenez egingo dute eta aurten ere, futbol partidua izango da Zaldibarren goiz partean, bazkaria Montxon elkartean, eta arratsaldean, Punkfest jaialdia Equos tabernan. Gainera, Aido Doyle eta Aitor Iria Carmona izango dituzte gogoan elkarteko bazkide zirelako. 

Hona hemen eguneko egitaraua:
  • 11:00 Futbol partidua, Zaldibarren. Basati tabernako kideek jokatuko dute St. Pauli peñakoen aurka.
  • 12:30 Luntxa, Doke tabernan.
  • 14:30 Bazkaria, Montxon elkartean.
  • 18:00 Punkfest jaialdiaren hasiera Equs tabernan: Kompromiso Zero eta Beste Hiru. Kolaboratzaileak izango dria Tije eta Matxinbrada.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak