Donostiako Elizbarrutiko bikario nagusiak gidatuko du elizkizuna eta hark lagun izango ditu aldarean Espainiako ordenako probintzia buru den Amador Fernandez eta Jose Mari Bermejo anaia.
Bertara gonbidatu dituzte herritarrak, bereziki ospitalarien lanarekin bat egiten dutenak: "Guztiok elkarrekin eska dezagun gaixoen, senideen, langile boluntarioen, laguntzaileen eta, oro har, ospitalarien familia osatzen dugun guztion alde".