Mara Iglesiasek eta Aines Lezetak urrezko dominak eskuratu dituzte aerobikean

Mirari Altube Arrese 2023ko maiatzaren 31

Arrasate Dragoi Gimnasia Taldeko kirolariak Euskadiko Eskolarteko Kirol jokoetan izan ziren joan den zapatuan, maiatzaren 27an, Ordizian. Aerobik modalitatean lehiatu ziren eta lehen postuak eskuratu zituzten Mara Iglesiasek, infantil mailan, eta Aines Lezetak, alebinen artean.

Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako gimnastarik onenak elkartu ziren eta txapelketan hartu zuten parte taldeka, bikoteka eta bakarka. Azken formatu horretan igo ziren podiumeko lehen postura Iglesias eta Lezeta, bakoitza bere mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak