Mendi lasterketen gaineko berbaldia, eguaztenean MUn

Xabier Urtzelai 2023ko mai. 29a, 16:47

Malen Osa izango da berbaldian esku hartuko duen korrikalarietako bat. Argazkian, Aloñako Igoeran, aurten.

Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuek antolatuta, mendi lasterketen bueltan diharduten hainbat lagunekin solasaldia egingo dute egueaztenean, hilak 31 (19:00-20:30, Iturripe, 5. eraikina). Malen Osa, Aritz Egea edota Garazi Artola lasterkariak egongo dira tartean.

Mondragon Unibertsitateko Kirol Zerbitzuek antolatuta, eguaztenean unibertsitatearekin hartu eman estua duten edo izan duten hainbat lagun batuko dituzte mahaiaren bueltan. Eta, mendi lasterketak izango dituzte berbagai, baina ikuspuntu ezberdinetatik. Izan ere, korrikalariekin batera lasterketako antolatzaileak edota nazioarteko probetan kameralari lanetan ibiltzen diren lagunak ere batuko dituztelako. Hala, Mondragon Unibertsitateko ikasle, ikasle ohi, ikertzaile edota irakasleak dira denak, eta taldea polita da.

Hauek izango dira solasaldiko parte-hartzaileak: Aritz Egea, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea eta Domusa Teknik taldeko mendi-korrikalaria; Malen Osa, Mondragon Unibertsitateko ikaslea eta Salomon taldeko mendi-korrikalaria; Garazi Artola, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia eta Soronea Ammma taldeko mendi-korrikalaria; Ganix Lasa, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea eta Mondraitz mendi-lasterketaren antolatzailea, eta Julen Elorza, Mondragon Unibertsitateko ikasle ohia eta mendi-lasterketen filmmakerra.

Hala, moderatzaile lanetan Xabi Igoa ibiliko da, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien fakultateko komunikazio-arduraduna eta unibertsitateko ikasle ohia. Solasaldia ateak irekita egingo da, maiatzaren 31n, asteazkenean, Arrasateko campusean (Iturripe, 5. eraikina), 19:00etatik 20:30era bitartean, euskara hutsean. Eta, bertaratzerik ez dutenek streaming bidez jarraitu ahal izango dute elkarrizketa, hemen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak