50 lagun batu dira ekinaldirako, gazte zein heldu, eta tontorrean zirela, Alvaro Arregik Udalaitzeko kontuak kontatu ditu, Besaide Mendi Elkartearen izenean. Adi entzun dituzte kontatzeko zituenak. Gero, ordu erdiz eten barik, txalaparta jotzen aritu dira, ez Ttakun elkarteko kideak bakarrik, beste batzuk ere animatu baitira jotzera.