Azaldu dutenez, guztira, taldeko hemezortzi lagunek eginiko lanak daude ikusgai, eta baita salmentan ere, prezio zehatzik ez duten arren; izan ere, helburua ez da artelanak saltzea, baizik eta, plazaratzea eta jendeak gozatzea. Besteak beste, olio, akriliko eta akuarela estilokoak dira, eta azkenaldian eginiko lanak ez ezik, zaharragoak ere eskuratu daitezke. Hala, 14:00ak bitartera arte izango dira bertan.