Goikobalu eta Telleri abesbatzen arteko elkartrukea bihar San Frantzisko elizan

Hasier Larrea 2023ko mai. 25a, 17:24
Goikobalu abesbatza.

Seber Altube plazako San Frantzisko elizan Arrasateko eta Oreretako abesbatzen kantuak entzun ahalko dira bihar, zapatua, 19:30ean. Talde bakoitzak seina pieza interpretatuko ditu, Euskal Herritik mundu zabalerako bidaia proposatuz, eta bukaeran pare bat kantu abestuko dituzte denek batera. Azaroan hitzordua errepikatuko dute, Oreretan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak