Kirol azpiegiturak berritzea eta kirol taldeak sendotzeko "plan aitzindaria" aktibatzea gura du EAJk

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 26a, 09:10

EAJko zerrendakideak, Musakolako kiroldegian.

Iturripe birmoldatzen hasiko lukete bidea (2023-2024), hainbat eskoletako kirol instalazioak hobetzearekin eta Mojategiko atletismo pista eta errugbi zelaia berritzearekin batera (2024-2025). Azkenik, kiroldegi berria eraikiko lukete Musakolan (2025-2027).

Iturriperen birmoldaketa lehenesten du EAJk, "Musakola berritzen hasten denean kirola egiteko kiroldegia izan ahal izateko". Iturripen, kirol instalazioen barruan, bi kantxa, padeleko bi pista, makinen gimnasio bat eta erabilera askotariko hiru areto egongo lirateke, eta kanpoaldean, bi frontoi erdi itxi, kirol askotariko bi pista, skate parke bat eta atletismoko pista bat. Azaldu dutenez, 2023 amaieran hasi nahi dituzte lanak.

Jarraian egingo lukete Musakolako kiroldegiko obra. Barruko igerileku handi bat eta txiki bat, spa bat, kanpoko igerileku bat eta berdegune bat, erabilera askotariko kantxa bat eta harmailak, rokodromoa, padeleko bi pista, teniseko bi pista, taberna, tatami espazioa, bost areto balioaniztun, makina-gimnasio bat eta klubetarako beste bat. Lan horiek 2025ean hasiko liratekeela adierazi dute.

Horrez gain, hainbat eskolatako kirol instalazioak hobetuko lituzkete, espazioak hobetzeko helburuarekin, eta Mojategiko atletismo pista eta errugbi zelaia ere berrituko lituzkete, "Arrasaten kirola egin ahal izateko aukera zabalduz, instalaziorik onenekin". 2024 eta 2025 artean egin gura dute hori.

Kirol taldeak sendotzea helburu

Halaber, kirol elkarteak biziberritu, egonkortu eta sendotzeko plan aitzindari bat jarri nahi dute abian. "Herritarren parte-hartzea sustatuko dugu kirol taldeetan, taldeetan errelebo aldaketa sustatu taldeen biziraupena bermatzeko, baliabideak eskaini haien jarduna gauzatzeko, dirulaguntzak %30 handitu eta kirol eskaintza auzoetara eraman".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak