Arrasateko Udalaren hainbat dirulaguntza eskatzeko epea zabalik da

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko maiatzaren 23a

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dituzte gaur, martitzena, Arrasateko Udalaren 27 dirulaguntza deialdi. Enpresa, elkarte, ikasle zein norbanakoei zuzendutakoak dira gehienak.

  • Errotuluak, irudi korporatiboa eta webgunea euskaraz jartzen dituzten entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Ingurumen jarduerak egiteko talde, elkarte eta entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Garapenerako lankidetza programak burutzeko gobernuz kanpoko erakundeei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Igogailuak jartzeko edo egokitzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Herriko enpresetan langabeak kontratatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Enpresei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia (sortu berriak, negozioen eskualdatzeak, jardueraren dibertsifikazioa). HTML PDF
  • Grabazioak egiteko herriko musika taldeei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Euskaltegietan euskara ikasteko dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Irakaskuntza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikastetxeek egindako jarduera eta proiektuei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Pertsona nagusien elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Irabazi asmorik gabeko tokiko elkarteek antolatutako udalekuetan eta kirol campusetan parte hartzea sustatzeko 2023ko dirulaguntzen deialdia. HTML PDF
  • Jarduera arrunt eta bereziak garatzeko kirol taldeei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Ikasten ari diren 25 urtetik gorako langabeei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Helduen euskalduntze-alfabetatzean ari diren euskaltegiei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Irakaskuntza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteek egindako jarduera eta proiektuei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Gizarte ekintzaren eremuan diharduten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Droga mendekotasunak zein beste mendekotasun batzuk tratatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • 2023-2024 ikasturtean Leintz Eskola Kirola programan haurren parte hartzea sustatzeko dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Irakaskuntza arautuan irabazi asmorik gabe diharduten ikastetxeek egindako jarduera eta proiektuei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Gizonen eta emakumeen arteko aukera berdintasunaren arloan diharduten elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • TicketBAI fakturazio sistemarako sofwarea euskaraz jartzen duten entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Urteko programak egiteko kultura elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Urteko programak egiteko gazte elkarteei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Euskararen erabilera sustatzen duten elkarte eta entitateei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Udako Euskal Unibertsitatean parte hartzen duten herritarrei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Aldizkakoak ez diren gizarte-izaerako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF
  • Etxebizitzen alokairua ordaintzeko gazteei zuzendutako dirulaguntzen 2023ko deialdia. HTML PDF

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak