EH Bilduk irabazi du Arrasaten. 2019an baino 200 boto gehiago batu dituzte, eta eurak izan dira abstentzioak (%39,86) eragin ez dien alderdi bakarra, gainontzekoek behera egin dute-eta boto kopuruan. EAJk mila boto galdu ditu bidean (zortzi zinegotzi), eta PSE-EE alderdiak ia 200 boto (bi zinegotzi). Elkarrekin alderdiak ere 128 boto gutxiago batu ditu, baina lortu duten zinegotzia giltzarri izan daiteke.
Batzar Nagusiak vs Udal hauteskundeak
Bi hauteskundetarako botoa eman dute arrasatearrek gaurkoan, eta ondorengo taulan bien arteko konparaketa jasotzen da. Batzar Nagusietako botoak baina, Udaletakoen ostean zenbatzen dituzte, eta oraindik, %100era iristea falta zaie.