Al-Andalusekoak "pozik" kultur asteburuak izan duen erantzunarekin

Miren Arana Pagaldai 2023ko mai. 21a, 20:22

Al-Ándalus elkartearen parrillada

Al-Andalus elkarteak kultur ekintzaz jositako asteburua antolatu du. Zapatuan egindako parrillada eta playback ekitaldiak arrakasta handia izan du herritarren artean.

Sebastian Lozano Al- Andalus elkarteko kideak bai eguerdian egindako parrilladan eta baita afal osteko ekitaldian ere espero baino jende gehiago hurbildu dela adierazi du: "CrossFit-eko kirol ekitaldia ere antolatuta zegoen, eta horri esker espero baino jende gehiago hurbildu da eguerdian egin dugun parrilladara. Afaria elkarteko kide eta ingurukoentzat zen arren, afal osteko playback ekitaldira ere jende asko hurbildu da".

50 pertsona inguru batu ziren afarira, eta ondoren Lourdes Oncalak antolatutako playback jaialdiaz gozatzeko aukera izan zuten. Duela 20 urte baino gehiago hasi ziren ekitaldia prestatzen, nahiz eta hasiera batean Karnabaletan ospatu playback jaialdia, Al-Andalusen kultur ekintzen astera pasatzea erabaki zuten jende gehiago bertaratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak