Duo Imperialek eman dio hasiera II. Mariatxi Festari

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko mai. 20a, 16:46

Ibai-artek antolatuta, II. Mariatxi Festa ospatzen ari dira gaur Arrasaten. Eguerdian, 13:00ean hasita, Reynaldo Caballero kubatarrak eta Izaskun Goizueta nafarrak osatzen duten Duo Imperial bikoteak jarri du musika Otalora Lizentziaduna kalean; hain zuzen ere, Txoko tabernaren parean. 19:00ean, berriz, Los Tenampas mariatxi taldearen txanda izango da. Goizeko emanaldian herritar ugari bildu da kanta mexikarrak entzun, abestu eta dantzatzeko. Bideoan Vámonos abestia entzungai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak