Landareak eta loreak izan dira protagonista hirugarren zapatuko azokan Arrasaten

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko mai. 20a, 15:49

Hilero bezala, gaur goizean egin dute hirugarren zapatuko azoka Arrasateko Seber Altube plazan. Betiko ekoizleez gain, loreekin eta ortuko landareekin etorri da Zaldibiako Azanza mintegia, eta lorategi zein ortu bertikalen tailerra egin dute. Denera zazpi herritarrek eman dute izena, mahaiaren bueltan ikasi beharrekoa ikusiaz jaso dituzte azalpenak eta zalantzak argitzeko tartea ere izan dute.

Azokaren antolatzaileak gustura agertu dira gaurko egunak izan duen harrerarekin. Azaldu dutenez, betiko giroa egon da, baina herritarrak "inoiz baino lehenago" joan dira Seber Altube plazara. Loreak eta landareak ez dira protagonista izan soilik ikastaroan, erosketa egin dutenek landare bat jaso baitute opari. Era berean, hileroko zozketan parte hartzeko aukera izan dute erosleek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak