Biharkoaz gain, eguenetan eta egubakoitzean Portaloian izango dira, 18:00etatik 20:00etara. Hala, herritarrek materiala ikusi, probatu eta erosteko aukera izango dute.
Bestalde, Online erosteko aukera ere badute, hemen. Salmentan dauden produktuak aukeratu daitezke eta behin eskaria eginda, AEDko lantaldea harremanetan jarriko da eroslearekin. "Bide batetik edo bestetik, zatoz eta jantzi euskara!", gaineratu dute elkartetik.
