Lanak amaituta, zabalik da Kanpanzarko errepidea

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko maiatzaren 19a

N-636 errepideari "segurtasun eta erosotasun handiagoa" ematea izan da asmoa, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du, orain, errepideak bederatzi metroko zabalera izango duela.

Nabarmendu baitute lehen zazpi metrokoa zela maximoa, eta, ondorioz, tarterik estuenak "arriskutsuak" zirela. Hain justu, obrak errepidearen 926 metrotan egin dira eta lanak egin ahal izateko, ezkerraldeko mendi magalean lur-erauzketak egin dira; gainera, beharrezko lekuetan harri-lubetak ipini dira. "Horri esker, zazpi metroko plataforma eta metro bat baino gehiagoko bazterbidea lortu da".

GI-2639 errepidearen trazadura

Horrez gainera, Kanpanzar eta Elgeta arteko GI-2639 errepideko lanak aurten hastea aurreikusten dute. Trazadura hobetu nahi dute, eta bihurguneak leundu. Hiru hilabeteko iraupena izango dute lanek, eta espero dute urte amaierarako gauzatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak