Caracasko bizipenei buruzko liburua aurkeztuko dute, Emakume Txokoak antolatuta

Hasier Larrea 2023ko mai. 21a, 10:29

Miren Egiguren. (Argazkia: Tolosaldeko ataria).

Petare. Miren Egigurenen puskak biografia estiloko liburua ondu du Leire Ibarguren idazleak. Barruko orrietan Egigurenek 46 urtean Caracasko (Venezuela) Petare auzoan bizi izandako esperientziak aurkituko ditu irakurleak. Emakume Txokoak antolatuta, Kulturateko Jokin Zaitegi gelan egingo dute aurkezpena, hilaren 24an, 19:00etan.

Venezuelako eta Caracasko bidea hartu eta bertan pasatutako urteen harira, idazleak aukera izan du, besteak beste, feminismoaz, zaintzaz eta egoera politikoaz jarduteko. Egigurenen bizitzara hurbiltzeaz gain, Caracasen Petare auzoko bizimodua ezagutarazten du liburuak.

Horretaz guztiaz mintzatzeko, solasaldia izango da liburuaren egilearekin, Edurne Epelde Pagolak gidatuta. Epelde kazetaria da, Emagin elkarteko kidea eta Gure genealogia feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministako kronika bat liburuko hiru sortzaileetako bat. Elkarrizketak izango du berezitasun bat, izan ere, noka arituko dira egilea eta elkarrizketatzailea. "Nokaren erabileraren inguruan Emakume Txokoan antolatu ditugun tertuliei segida emango dio ekimenak", azaldu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak