Ekintza kulturalez betetako asteburua Al-Andalus elkartean

Hasier Larrea 2023ko mai. 19a, 09:16

Musakolako Al-Andalus kultur etxeak urteroko Aste Kulturalari hasiera eman dio asteon. Jubilatuen Egunarekin estreinatu zuten egitaraua, asteazkenean. Gaur, haurrengan jarriko dute arreta, 17:30ean filmak proiektatuta eta 19:00etan merienda eskainita.

Bihar, zapatua, parrillada egingo dute, 12:30ean; eta gauean, bazkide eta jarraitzaileendako afaria. 23:00etatik aurrera playback festan parte hartu ahalko dute abesteko gogoz dauden kideek. Domekan, Lourdes Oncalan dantza eskolak sevillana estiloko piezen ikuskizuna egingo du, 13:00etan; ekitaldi horrekin bukatuko da Aste Kulturala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak