Birkit taldearen txanda izango da Koolturren

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 18a, 11:47

Gaur izango da kontzertua, 22:00etan, Arrasateko gaztetxean. Pop-rock, post eta noise estiloetan barrena ibiltzen da, ahots eta istorio bereziak zabaltzen.

Birkite Alonso musikari gasteiztarra da, ekimen eta proiektu ezberdinetan luzaroan aritutakoa, antolatzaileen arabera. 2017an hasi zuen bakarkako ibilbidea, eta hortik gutxira sortu zuen Birkit taldea, kantuak zuzenean eta indar handiagoarekin plazaratzeko asmoz. Ahotsa, gitarra elektrikoa eta pianoa uztartu zituen Emen lanean, eta 2021ean kaleratu zuen bigarrena.

Bestelako sonoritate eta intentsitateak landu asmoz, 2019 eta 2021 artean ondu zuen taldeak Inertzia lana, bederatzi kantaz osatutakoa.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak