Programa herritarrekin partekatzen ari dira sozialistak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko mai. 18a, 15:06

Alderdi sozialistako kideak, hainbat herritarrekin, martitzenean, San Andresen. (Argazkia: PSE-EE).

Jakinarazi dute kanpainako hainbat ekitaldi dituztela datozen egunetan. Martitzenean San Andresen izan ziren eta bihar, egubakoitza, esaterako, Arizmendiarrieta azokan egongo dira, 10:00etatik aurrera.

Martitzenean San Andresko Maiatzaren Bata plazan egon ziren hautagai sozialistak, tartean, hainbat zerrendakide: Aritz Murua alkategaiaz gain, Johanna Sanchez, Matilde Martin eta Casimiro Roldan zerrendakideak ere han izan ziren. Blanca Roncal alderdikidearekin batera.

Datozen egunetarako ere hainbat ekitaldi dituzte aurreikusita. Bihar, egubakoitza, Arizmendiarrieta plazako azokan izango dira, 10:00etatik aurrera. Maiatzaren 23an, Santa Marinako Agerre plazan egingo dute ekitaldia, Miguel de los Toyosekin, 17:00etan. Azkenik, maiatzaren 26an, berriz ere Arizmendiarrieta plazako azokan izango dira, 10:00etatik aurrera, eta Eneko Andueza ere han izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak