Maiatzean amaituko dituzte literatura solasaldiak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko maiatzaren 16a

Bihar, eguaztena, Ane Zapatero dinamizatzailea agurtuko dute eta, horrez gain, amaierako saioan gonbidatu berezia izango dute. Izan ere, Jokin Muñoz Trigo idazleak bere bi liburuen inguruan solaskideekin hitz egingo du. 18:30ean izango da saioa, Udal Bibliotekan.

Honako bi liburu hauek aztertuko dituzte biharko saioan: Letargo (Bizia lo da jatorrizko izenburua, 2003an Alberdania argitaletxeak plazaratua. Urte hartako Euskadi Saria lortu zuen) eta Sin tocar el suelo (idatzi duen azken eleberria, Galaxia Gutenberg, 2022) .

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak