150 jokalari izan ditu Musakolako 4X4ko eskubaloi txapelketak

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko mai. 15a, 18:28

150 gaztek hartu zuten patrte txapelketan. Argazkia: Arrasate Eskubaloia

Domeka goizean jokatu zen txapelketa Musakolako kiroldegian eta LH 5 eta LH 6 mailako 150 neska-mutilek hartu zuten parte bertan

Musakolako jaien egitarauaren barruan, kirolak ere izan du bere lekua aurten ere. Domeka goizean, Arrasate Eskubaloi taldeak antolatuta, 4x4ko eskubaloi txapelketa jokatu zuten. Hasiera batean, Musakolako Herri eskolan zegoen aurreikusita jokatzea, baina, eguraldi txarraren ondorioz, kiroldegira bideratu zuten.

Lehiaketak ikusmina piztu zuen gaztetxoen artean, LH 5 eta LH 6 mailako 150 jokalarik eman zutelako izena, 25 taldetan banatuta. Goizeko 10:00etan hasi eta eguerdiko 14:00ak arte aritu ziren, txapeldunak erabaki arte. LH6 mailako taldeetan Lau txarrak eta Los cachalotes taldeak izan ziren irabazleak. LH 5 eta 6 neska-mutiletan, berriz, Aramaio eta Izengabeak taldeak. LH 5 eta 6 nesken taldeetan, Superneskak eta 4 eskuak taldeak izan ziren garaileak. LH 5 mailako mutiletan, aldiz, Gegugoh eta Que mira bobo.

Goiz pasa ederra izan zuten gazteek musakolan, hemen txapelketako irudi batzuk:

Txapelketako mutilen talde bat. Argazkia: Arrasate Eskubaloia

Txapelketako partida bateko unea. Argazkia: Arrasate Eskubaloia

Txapelketako nesken talde bat. Argazkia: Arrasate Eskubaloia

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak