Udaberri ziklo musikalaren baitan hasiko da Arrasate Musikal egoitza berria erabiltzen

Hasier Larrea 2023ko mai. 15a, 18:20

Programatutako doako hogei kontzertuetatik hamaika Juan Arzamendi Musika Etxean emango dituzte musika eskolako kideek. Egunik aipagarriena ekainaren 10a izango da,  Debagoieneko Musika Eskolen jaialdia ospatuko baitute Arrasaten, Eskoriatza, Aretxabaleta, Bergara eta Oñatiko musika eskolen parte hartzearekin.

Topaketa hori goizean izango da, baina arratsaldea ere bete-betea dator, 19:00etan, Monterron parkean, Arrasate Musikaleko bandak eta The Potes taldeak kontzertu bateratua eskainiko dutelako, Banana Shake taldeak irekiko duen ekitaldian. Jaialdi borobil hori Arrasate Musikaleko 50. urteurrenaren ospakizunen barnean dago.

Bestalde, musika eskolak gaur ireki du matrikulazioa epea, ekainak 22ra arte iraungo du eta izen emateak Monterron jauregian egin beharko dira astebarruko egunetan. Arrasate Musikaleko kideek ilusio handiaz begiratzen diote datorren ikasturteari, Juan Arzamendi Musika Etxean hasiko baitira eskolak ematen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak