Datorren zapatuan Ibai-artek emanaldi bikoitza eskainiko die herritarrei. Lehenak eguerdiko bermuta girotuko du, Duo Imperialen askotariko estiloak lagun, 13.00etan, Otalora Lizentziaduna kalean, Txoko tabernaren parean. Bikotea Reynaldo Caballero kubatarrak eta Izaskun Goizueta nafarrak osatzen dute, eta garai guztietako musika jotzea dute gustuko.
19:00etan, berriz, akordeoiak eta ahots indartsuak entzun ahalko dira Herriko Plazan. Los Tenampas taldeko hiru kide, Artuch familiakoak, Mariachiko tronpeta eta guzti etorriko dira benetako mexikarrak eta rantxerak eskaintzera.
