Iker Murillok 'Hacia la catedral' liburua aurkeztuko du egubakoitzean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko maiatzaren 15a

Misteriozko lan bat da arrasatearrarena, "hainbat istorioz eta pertsonaia interesgarriz" osaturikoa. Idazleak azaldu duenez, "hilabete askoko lana eta pasioa" eskaini dizkio liburuari, eta irakurleekin bere emaitza partekatzeko "ilusioz beteta" dago. Aurkezpena maiatzaren 19an, egubakoitza, izango da Dublin Irish Puben, 19:30ean.

Aurkezpenean, idazleak bere liburuaren sortze prozesuari buruz hitz egingo du, baita obran landutako inspirazio eta gaiei buruzko xehetasunei buruz ere. Gainera, joaten direnek egileari galderak egiteko aukera izango dute. Azkenik, pintxoak eta musika ere egongo dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak