Loreak eta ortuko landareak izango dira berezitasun bertako produktuen azokan

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko mai. 15a, 10:05

Maiatzaren 20an egingo dute; ohi den legez, hileko hirugarren zapatuan, Arrasateko Seber Altube plazan.

Ohiko ekoizleez gain, loreekin eta ortuko landareekin etorriko da Zaldibiko Azanza mintegia eta lorategi zein ortu bertikalen tailer bat ere egingo dute. Goizeko hamarretan hasiko da, eta 943 25 20 00 telefono zenbakira deituta eman daiteke izena; baita izenemateak.arrasate.eus/es/ helbidean ere. Hogei parte-hartzailerentzat lekua dago, eta perrexil, piper, albaka eta tomate landareak oparituko dituzte.

Gainera, Arrasateko Udalak jakinarazi du autoa hartu eta azokan erosketak egiten dituztenek bi orduko doako egonaldia izango dutela Biteriko aparkalekuan, egunean bertan erabili dezaten. Era horretan, erosketak egitea erraztea du asmo, eta erakargarriagoa izatea. 09:00etatik 14:00etara bitartean egingo da azoka.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak