Urteko asteburu bereziena da Musakolan, San Isidro jaiak ospatzen ari dira-eta. Eguraldiak lagundu ez badu ere, giro ederra da "alaitasunaren erresuman". Urrezko Astokiloa Fernando San Migueli eman dio jai batzordeak aurten, urteetan zehar Musakolaren alde egindako lanagatik; hunkituta jaso du aitortza: "Ez nuen espero, ziur badirela beste auzokide batzuk meritu gehiago dutenak".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.