PSOEren jarrerarekin "nazkatuta" daudela salatu dute sahararrek

Josu Bilbao Atxutegi 2023ko mai. 12a, 19:27

Debagoieneko saharraren elkarteak, Saharaldebak, elkarretaratzea egin du Arrasateko PSEren egoitzaren aurrean "Sahara ez dago salgai" lelopean.

"Alderdi sozialistak azalpenak eman behar dizkigu oraindik duela urtebete eman zuen norabide aldaketaren gainean. Madrilgo parlamentuan alderdi politiko guztiek eskatu dizkiote Pedro Sanchezen gobernuari azalpenak. Behingoz, Sahararen inguruan duen posizioa argitzea eskatzen diogu PSOEri. Beti bi aldetara jokatu dute sozialistek. Maiatzaren 20an gure borrokak 50 urte beteko ditu, eta ez dugu Sahara aske bat lortzearen helburuari uko egingo", azaldu du Saharaldeba elkarteko Saleh Salekek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak