'Herria kantari' jaialdia ospatuko du Arizmendi ikastolak maiatzaren 20an

Mirari Altube Arrese 2023ko mai. 12a, 18:37

Ikasleak kantuan kalean. (Argazkia: Arizmendi Ikastola)

Arrasateko erdigunea girotuko dute Arizmendi Ikastolako ikasleek hurrengo zapatuan, hilaren 20an, 12:00etatik 13:00etara bitartean. Herria kantari jaialdiaren baitan abesti herrikoiak eta ezagunak abestuko dituzte, besteak beste, Isil-isilik dago, Aldapeko eta Behin betiko.

2019ra arte Arizmendik antolatutako Abesbatzen Topaketa ordezkatuko du ekitaldi horrek. Eta honako guneetako ikasleak elkartuko dira: Umezaintzako 4 eta 5 urtekoak, Gazteluondoko lehen hezkuntzako bigarren mailakoak, Santa Teresako lehen hezkuntzako bosgarren eta seigarrenekoak, eta Gazteluondo eta Gaztelupeko lehen hezkuntzakoak eta DBHkoak.

Lau gunetan

Ikasleek lau gunetan kantatuko dute, eta eguraldiaren araberako bi ibilbide antolatu dituzte. Eguraldi ona egiten badu honakoa izango da ibilbidea: Seber Altube plaza, Arbolapeta, Herriko Plaza, Uarkape eta Biteri plaza. Aldiz, euria egiten badu aterpetan egingo dute kantuan: Uarkapeko arkupea, Jokin Zaitegi plaza, udaletxeko arkupea, parrokiako arkupea eta Biteri plaza.

Abestuko dituzten kantuen artean daude Isil-isilik dago, Astoa ikusi nuen, Azokara joan nintzen, Aldapeko eta Aitorren hizkuntz zaharra. Jaialdiari amaiera emateko, Bizitza kantu bat da eta Behin betiko kantuak abestuko dituzte ikasle guztiek batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak