Domekan, 12:30ean, Arrasateko Biteri plazan egingo du ekitaldi nazionala EH Bilduk. Han, Maider Morrasekin batera Arnaldo Otegik eta Maddalen Iriartek hartuko dute hitza, eta honako hau aurreratu dute: "Merezi eta behar dugun eraldaketarako herri proiektua aurkeztuko dugu. Aitzindariak eta erreferenteak izan gaitezen berriz ere, justizia sozialean oinarritutako herri ekintzailea, plurala eta euskalduna komunitatean eraikitzeko. Bizi eta maite dugun Arrasateren alde bihotza jarrita lan egingo duen egitasmoa, udal eta foru erakundeen ateak herriari zabalduko dizkiona, gure herria norabide berrian jarriko duena".
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.